Datu pertsonalen tratamendua 2016ko apirilaren 27ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren (EB) 2016/679 Erregelamenduan xedatutakoaren arabera egingo da. Erregelamendu horrek pertsona fisikoen babesari buruzko arauak ezartzen ditu datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokionez, eta 95/46/EE Zuzentaraua indargabetzen du. Halaber, 2018ko abenduaren 5eko Datu Pertsonalen Babesari eta Eskubide Digitalen Bermerako 3/2018 Lege Organikoaren arabera jardungo da. Erregelamendu horren 13. artikuluan xedatutakoaren arabera, ondorengoak jakinarazten dira: Arduraduna: Kultura, Kirol eta Turismo Departamentua, Navarrería Kalea 39, 31001 Iruñea. kultura.deporte.turismo@navarra.es. Nafarroako Gobernuko Datuen Babeserako Delegatu Unitatea, Carlos III.aren Etorbidea, 2, 31002 Iruñea. dpd@navarra.es. Helburua: Turismoaren Prestakuntza Planeko prestakuntza-ikastaroetan izena ematea eta dagokion informazioa bidaltzea eskatutako zerbitzua kudeatzeko. Legitimazioa: tratamendua egiteko oinarri juridikoa interesdunaren baimena da. Hartzaileak: Tratamenduaren arduradun gisa, ikastaroak ematen eta kudeatzen dituzten entitateek datuak tratatu ahal izango dituzte. Ez zaizkie hirugarrenei datu pertsonalak laga edo jakinaraziko, interesdunen baimena izan ezean edo araudiak baimen hori gabe lagatzea ahalbidetzen badu, hala nola, organo judizialak, segurtasun indarrak eta kidegoak, Comptos Ganbera, Herriaren Defendatzailea, kontrol-agintariak edo zerga-administrazioak. Eskubideak: hemen kontsultatu.